Atsedena, formazioa eta zaintza. Esperientzia berri bat!

2020-04-04
 
 
Atsedena, formazioa eta zaintza. Esperientzia berri bat!

Pentsa ezazu egun batzuk har ditzakezula atseden hartzeko. Eguneroko gainkarga, eskakizunak eta eskolako erritmoa utzi eta gelditu, arnasa sakon hartu eta unean unekoari arreta jartzeko aukera duzula. Atsedena.

Gainera, erlaxatzeko, kontzentratzeko eta momentuan kokatzeko hainbat teknika eta bitarteko erakusten dizkizula aditu batek, gero horiek zuk zeure bizitzan nahiz gelan ikasleekin erabiltzeko. Formazioa.

Egun horiek zeure burua zaintzeko egunak izan daitezke, zu zeu hobeto egoteko eta ingurukoekin gusturako aritzeko. Zaintza.

Atsedena, formazioa eta zaintza. Hirurak Arantzazun Hik Hasiren eskutik apirilaren 4tik 8ra.

Informazio gehiago eta izen-ematea

 

LEKUA: Asis topagunea - Arantzazu

HASIERA DATA: 2020-04-04

AMAIERA DATA: 2020-04-08