Albistea

HIK HASIk ikerketari lekua egingo dio Udako Topaketa Pedagogikoetan

HIK HASIk ikerketari lekua egingo dio Udako Topaketa Pedagogikoetan

HIK HASIren Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu ditugu Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Bertan izan dira Beñat Amenabar, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, Esti Amenabarro, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultateko irakaslea eta ikerlaria eta Ainha Azpirotz HIK HASIko kidea. Berrikuntza garrantzitsu bat dakarte aurtengo topaketek, ikerketari leku egingo zaio campusean mintegi ireki batean. EHU eta HIK HASI elkarrekin Bigarren Hezkuntzako irakasleen arteko harreman pedagogikoei buruzko ikerketa egiten ari baikara. Horrez gain, 30 ikastaro izango dira, punta-puntako gaiekin, neurohezkuntzari buruzko euskarazko ikastaroaren gisan edo Lehen Hezkuntzako eraldaketa pedagogikoa egiteko tresnak eskaintzen dituztenak.

Ikusi aurkezpen bideoa.

Izen-ematea zabalik dago ekainaren 15a arte.

Hik Hasi

Mendigoitiren hezkuntza proiektua, 279. HIK HASIn

Mendigoitiren hezkuntza proiektua, 279. HIK HASIn

  • Editoriala: Hizkuntza politika sendorik ezean
  • Gai nagusia: Mendigoiti: bestelako erantzun pedagogiko bat posible da
  • Elkarrizketa: Mila Naranjo: “Ikaslea ez dator motibatuta ikasgelara; ikasteko motiboak irakasleak eman behar dizkio”
  • Esperientziak: Euskal kulturaren eskola
  • Ekarpenak: Irakasleen begirada aldaketa eskola demokratizatzeko
  • gakoa da
  • Ekarpenak II: Irakasle lanbiderako sarbidearen diagnostikoa (eta II)
  • Ekarpenak III: Hezkuntza Legeak egindako ibilbidea eta egiteke duena
  • Ahalduntze eskola: Ispiluak gezurra esaten duenean
  • Galdeidazu: Zer da Eremuka Lantzen Sarea?
  • Proposamena: Mendexa Abentura Park
  • Atzeko atetik: Allande Etxeleku

Albistea

Nafarroako hezkuntzako sindikatuek Gimeno kontseilaria kargugabetzea eskatu dute

Nafarroako hezkuntzako sindikatuek Gimeno kontseilaria kargugabetzea eskatu dute

Atzo manifestazioa egin zuten Iruñean Nafarroako hezkuntza sektoreko Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek deituta. Carlso Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatu zioten lehendakariari, legegintzaldirako agindutakoak ez dituelako bete.

Sindikatuek lau eskaera nagusi egin dituzte:

  1. Ikasgeletako ratioak jaistea —Haur Hezkuntzan  gehienez 20 ikasle egotea eta egutegi bat jartzea jaitsiera hori ikasketa maila guztietara zabaltzeko—.
  2. Lantaldeak egonkortzea
  3. Lan gainkarga murriztea
  4. 2010etik galdutako erosahalmena berreskuratzea.

Albistea

Berritzeguneetan lan egiteko ahozko defentsa gaztelaniaz egin ahal izango da

Berritzeguneetan lan egiteko ahozko defentsa gaztelaniaz egin ahal izango da

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Berritzegune Nagusirako zenbait laguntzailerentzako lan deialdia egin du Hezkuntza Sailak 2023-2024 ikasturterako eta iazko deialditik aldaketa “esanguratsu” eta “kezkagarri” bat dago: ahozko aurkezpenean iaz “defentsa euskaraz egingo da” jartzen zuen eta aurtengoan “defentsa ahal bada euskaraz egingo da”.

Albistea

Udako Topaketetako 31 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Udako Topaketetako 31 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Uztailaren 3, 4 eta 5ean izango dira Hik Hasi Udako Topaketak Donostian, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. 31 ikastaro izango dira aurten aukeran (horietarik hiru, doakoak). Izen-ematea zabalik dago. 

Hazi Hezi

Miren Azkarate: “Liburuarekin, ikusezin izateari utzi diogu erbesteratuen seme-alaba askok”

Miren Azkarate: “Liburuarekin, ikusezin izateari utzi diogu erbesteratuen  seme-alaba askok”

Bere historia pertsonaletik abiatu eta Kuba, Venezuela, Suitza, Cabo Verde... mundu zabalean zehar barreiatuak dauden euskal erbesteratuen seme-alabei ahotsa eman die Miren Azkarate Badiolak, euren historiak ikusezintasunetik argitara atera baititu 'Ikusezinak. Erbesteratuen seme-alabak' liburuan. Harrera beroa izan du Garak argitaratu duen lanak, eta bigarren edizioa egingo dute. Bere arantza propioa ez ezik, ehunka lagunena atera du liburuak.