Reggio Children-eko Maddalena Tedeschi berriz ere gure artean, topaketetan

2007-04-18

Duela hiru urte gure artean izan ziren Maddalena Tedeschi eta Sandra Piccinini Reggio Children erakundeko ordezkariak. Jardunaldi biziki interesgarria izan zen eta partehartzea ikusirik, Reggio Emilia ezagutzeko bidaia antolatu genuen 2006an. Lan ildoa jarraituz eta hezitzaile euskaldunen interesa ikusirik, Topaketetan Loris Malaguzziren pedagogian eta Reggio Emiliako esperientzian are gehiago sakontzeko aukera izango dugu. Tedeschirekin batera, Alfredo Hoyuelos eta Ana Araujo arituko dira.

 
 
Reggio Children-eko Maddalena Tedeschi berriz ere gure artean, topaketetan