Herri Urrats, aurrera

2007-05-08

Uholdeen ondorioak latzak izan diren arren, igandean Herri Urrats egingo dela azaldu du Serge Zudaire elkarteko zuzendariak. Datorren iganderako egokituak izango dira aintziraren inguruko bideak. Lan handia egiten ari dira egunotan Senpere eta inguruneko herritarrak, lakuaren inguruko bideak txukuntzen eta egokitzen. Era berean, kontseilu nagusiak lakura doazen errepideak iganderako konponduko dituela esan du.

 
 

Igandeko festako dirua Ziburuko kolegioko mailegua oradintzen laguntzeko da, baita Xalbador eta Etxepareko obrak ere. Horregatik, Herri Urrats elkarteak biziki eskertzen dituzte Herriko etxea, inguruko herritar eta enpresak. Horren harira, egun hauetan Senperen egingo den Herri Urrats pilota txapelketako etekinak herritar kaltetuentzat izango dira.

Laguntzera joan nahi duen edonork, dei dezala (00 33) (0) 559 52 26 89 zenbakira, informazio gehiago jasotzeko.