Lan baldintzak hobetzea eta hezkuntza eraikitzea eskatu dute Haurreskolak Partzuergoko greban

Azaroaren 9an, "Haurreskolak Partzuergoan lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!" lemapean, greba egin zuten EAEko Haurreskolak Partzuergoko langileek. Antolatzaileen arabera, % 86koa izan da erantzuna, Eusko Jaurlaritzaren arabera, berriz, % 66.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek mobilizazio eta greba deialdien egutegia prestatu zuten. Haurreskolena izan da lehen greba, eta, ondoren etorriko dira: azaroaren 16an, garbitzaileak eta sukaldariak; azaroaren 23an, heziketa bereziko langileak; azaroaren 30ean, irakaskuntza; eta, abenduaren 12an, kolektibo guztiak batera.