PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA formazioa

2018-03-28

2018-19 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskaini nahi du Hik Hasik. Horretarako, gutxienez, 13ko taldea, eta, gehienez, 16koa osatu behar da.

Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta KUTTUN psikologia eta osasun emozional zentroko kideak eskainiko du formazioa. Izena ematea, apirilaren 30 arte www.hikhasi.eus  helbidean.

 
 
PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA formazioa

Ehun eta hogeitabost orduko (125) formazioan elkarrekin txertatzen diren hiru alor terorikoak landuko ditugu: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala. Hiru gai nagusi horiek marko teorikoa azaltzeko banatuko baditugu ere, gure formakuntza teorikoan momentu orotan egongo dira elkarrekintzan.

Hilean (irailetik ekainera) asteburu bat dedikatuko da formaziora.

 

PREZIOAK

Prezio arrunta: 1.215 euro

Hazi Heziko harpideduna: 1.195 euro

hik hasiko harpideduna: 1.165 euro

hik hasi eta Hazi Heziko harpideduna: 1.150 euro

Ordaintzeko erak: 415 euroko matrikula (harpidedunek gutxiago) eta 80 euro hilean (iraila-ekaina), edo, dena batera hasieran.

 

TOKIA: Donostiako EHUren Irakasle Eskola

IZENA EMAN

 
Oharra: antolatzaileen esku gelditzen da programan behar diren aldaketak egitea.