'Musua' disko-liburua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

2018-10-08

Muxua eta sua. Bi hitz horien arteko hitz-jokoak ematen dio izena Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken lanari: MusuaEuren hitzak erabiliz, gure kulturari eta naturari ematen dizkieten muxu beroak jasotzen dira diskoan. Natura eta tradizioak batu dituzte lan hori sortzeko: Inauteriak, San Joan sua eta Gabonak, besteak beste. Disko-liburua ez dute bakarrik sortu. Leire Bilbaok sortu ditu hitzak; Xabier Zabalak, musika; ilustrazioak Maite Mutuberriak marraztu ditu eta diskoaren nahasketak Kaki Arkarazok egin ditu, Andoaingo Garate estudioetan. Joan den larunbatean egin zuten aurkezpena Lasarte-Orian

 
 
'Musua' disko-liburua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

Albiste gehiago