Yoga eta kontzentrazio tekniken gaineko ikastaroa azaroaren 10ean eta 17an

2018-10-24

Azkoitiko Bizilore Eskola Aktiboak yoga eta kontzentrazio teknikei buruzko ikastaroa antolatu du azaroaren 10 eta 17rako, Marina Pintos Yogako irakasleak emanda. Orotara 12 orduko iraupena izango du ikastaroak: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean larunbat bakoitzean. Izena urriaren 30a baino lehen eman behar da.

Informazio gehiagorako

 
 
Yoga eta kontzentrazio tekniken gaineko ikastaroa azaroaren 10ean eta 17an