Gurasoei zuzenduriko formazio berri bat abiatuko du 2019an Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

2018-11-18

Familiarekin lotura duten gatazken ebazpena lantzea helburu hartuta, formazio berri bat jarriko du martxan Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak, Bilbon (Psicoespacio Pedagogia Sistemikoko zentroan). 2019ko urtarrilean hasi eta uztailean amaituko da formazioa. Kurtso hau 7 modulotakoa izango da, hilabetero larunbat batean emanda. Gaztelaniaz izango da.

Informazio gehiago

 
 
Gurasoei zuzenduriko formazio berri bat abiatuko du 2019an Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

 

Matrikulazio epea irekita dago dagoeneko. Matrikularen kostua 130 €koa da. Ordainketa Euskadiko Kutxako ES18 3035 0064 24 0640062150  kontuan egin behar da eta garrantzitsua da kontzeptuan izen abizenak jartzea.  Behin matrikula egindakoan, hurrengo linkean bete daiteke izen-emate fitxa.

http://www.escuelasistemica.com/formacion/inscripcion?id=76

Fitxa osatzeko nortasun agiriaren tamainako argazki bat eraman beharko da lehenengo moduloko saiora.