Gipuzkoako Kabi Etxeek antolatuta Montessori pedagogiaren inguruko formazioa egingo da otsailean, eta hezkuntza jardunaldia martxoan

2018-12-18

Batetik, otsailaren 9an eta 10ean Montessori pedagogiaren gaineko ikastaro trinkoa egingo da, Lehen Hezkuntzara bideratuta, Andoainen.

Bestetik, berriz, martxoaren 9an, hezkunrzaren inguruko jardunaldia egingo da, Andoainen hau ere. Besteak beste, ondoko gaiak jorratuko dira: Zentzu komununarekin heztea, sarien eta zigorren aurrean alternatibak, haurtzaroko elikadura, etab.

 

 
 
Gipuzkoako Kabi Etxeek antolatuta Montessori pedagogiaren inguruko formazioa egingo da otsailean, eta hezkuntza jardunaldia martxoan

 

MONTESSORI PEDAGOGIAREN INGURUKO IKASTAROA:

- Egunak: otsailaren 9 eta 10

- Espezializazioa: Lehen Hezkuntza

- Tokia: Andoain

- Egitaraua:

  • Larunbata, 9:00-14:00: sarrera eta teoria
  • Larunbata, 16:00-21:00: matematika
  • Igandea, 9:00-11:30: matematika
  • Igaldea, 11:30-14:00: hezkuntza kosmikoa

- Prezioa: 130 euro

- Informazioa eta izen-ematea: kabietxea@gmail.com edo 678 524409

 

HEZKUNTZA JARDUNALDIA:

- Egunak: martxoak 9

- Tokia: Andoain, Bastero Kulturgunea

- Egitaraua:

  • 10:00-11:30 / Miriam Escacena: "Montessorizatu zure bizitza"
  • 12:00-14:00 / Armando Bastida: "Zentzu komunarekin hezten"
  • 16:00-17:30 / Sara M. Sanabria: "Sarien eta zigorren aurrean alternatibak"
  • 18:00-20:00 / Juan Llorca: "Elikadura haurtzaroan"

- Prezioa: egun erdia 35 € (otsailaren 1era arte 30 €) eta egun osoa 60 € (otsailaren 1era arte 50 €)

- Oharra: saioak gaztelaniaz izango dira

- Informazioa eta izen-ematea: www.kabietxeak.eus