Oraindik ere garaiz zaude otsailaren 16an egingo den 'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldian izena-emateko

2019-02-05

Aniztasun sozialari erantzutea erronka handia da gaur egun gure eskoletan —nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari—. Egoera honen aurrean esku-hartze eta proiektu integrala behar da, eskola-komunitate osoa kontuan hartuko duena eta lankidetza sustatuko duena. Hainbat ikastetxetan aurrerapauso nabarmenak ari dira ematen, Unibertsitatearekin lankidetzan. HH-ko eta LH-ko komunitate horien ahotsak jasoko dira jardunaldian, besteak beste, ondoko galderei erantzuteko:

- NOLA KUDEATZEN DUTE IRAKASLEEK ANIZTASUN SOZIALA?

- ZER BIZIPEN DUTE IKASLEEK?

- ZER BIZIPEN DUTE GURASOEK?

- ZER ROL JOKATZEN DU UNIBERTSITATEAK?

Izena emateko

 
 
Oraindik ere garaiz zaude otsailaren 16an egingo den 'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldian izena-emateko

 

Eguna: 2019ko otsailaren 16a, larunbata, goizez

Lekua: EHUko Donostiako Irakasle Eskola (Oñati plaza, 3 - Areto Nagusia)

Partaideak: Eskoriatzako Luis Ezeiza Ikastetxea, Eibarko Arrateko Andra Mari Ikastetxea eta Mondragon Unibertsitatea

Izen-ematea: urtarrilean irekiko da

Azalpena: Aniztasun sozialari (nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari) erantzutea erronka handia da gaur egun gure eskoletan. Egoera honen aurrean esku-hartze eta proiektu integrala behar da, eskola-komunitate osoa kontuan hartuko duena eta lankidetza sustatuko duena. Ikastetxe batzuek aurrerapausoak egin dituzte unibertsitatearekin elkarlanean (Mondragon Unibertsitatea). Jardunaldi honetan, aukera izango dugu ikastetxe horien ahotsak entzuteko, bai eta, guztion artean, ikusten ditugun aukerak eta erronkak partekatzeko ere. Besteak beste, galdera hauen erantzunak agertuko dira:

- NOLA KUDEATZEN DUTE IRAKASLEEK ANIZTASUN SOZIALA?

- ZER BIZIPEN DUTE IKASLEEK?

- ZER BIZIPEN DUTE GURASOEK?

- ZER ROL JOKATZEN DU UNIBERTSITATEAK?

Egitaraua

9:00 - 9:15 / Hik Hasi-ren sarrerako hitzak

9:15 - 10:00 / Aurkezpena: eskola eta unibertsitatea elkarlanean (Amelia Barquin eta Pili Sagasta)

10:00 - 10:30 / Ikasleen ahotsak: Luis Ezeiza Ikastetxea (Eskoriatza)

10:30 - 11:00 / Gurasoen ahotsak: Arrateko Andra Mari Ikastetxea (Eibar)

11:00 - 11:30 / Atsedena eta kafea

11:30 - 12:45 / Irakasleen ahotsak:  Luis Ezeiza Ikastetxea (Eskoriatza) eta Arrateko Andra Mari Ikastetxea (Eibar)

12:45 - 14:15 / World Café: aukerak eta erronkak partekatzen

 

PREZIOAK

 ARRUNTA  HARPIDEA  LAGABETUA
 40 €  25 €  30€

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Izena emateko

Albiste gehiago