"SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea" izeneko biltzarra egingo da martxoaren 14an eta 15ean, Bilbon

2019-02-25

SORTU eta HAZI-k, biltzar bat baino gehiago, hezitzaileen arteko gogoetarako eta elkartrukerako espazio bat sortzea du xede, gaur egungo arazoen inguruan hausnartzeko eta irtenbideak bilatzeko: diskriminazioa, arrazakeria, genero ezberdintasuna, pobrezia, ingurumen degradazioa... etab. jorratuko dira biltzarrean. Hizlarien artean izango dira, besteak beste, Roser Batlle, Amelia Barquin, Xabier Aierdi, Jaume Funes, Jaume Martinez edota Zigor Ortiz de Urbina.

Informazio gehiago eta izen ematea

 
 
"SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea" izeneko biltzarra egingo da martxoaren 14an eta 15ean, Bilbon

Biltzarra, martxoaren 14an eta 15ean izango da Bilbon, eta gogoeta teorikoez nahiz esperientzia praktikoez gain, tailerretan lanean jarduteko aukera izango da. Pertsona kritikoak, ahaldunduak eta proaktiboak hezituko dituen hezkuntza eraikitzea du xede biltzarrak eta lan horretan denen parte-hartzea ezinbestekoa dela uste dute antolatzaileek: "Mundu konplexu honetan bizitzeko beharrezkoak diren gaitasunez eta tresnez hornitzen gaituen hezkuntza-sistema baten beharrean gaude eta, aldi berean, komunitatearen bizi baldintzak hobetzearekin konprometitzen dena".