14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua

2019-04-01

Maiatzean eta ekainean Euskal Herriko 14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua, Hik Hasik eta Emaus Gizarte Fundazioak elkarlanean diseinatuta. Hik Hasin aspaldi planteatu zen Reggio Emiliako Remidaren antzeko proiektua martxan jartzeko proposamena. Gisa horretako proiektu bat martxan jartzeak zer-nolako lana eta dimentsioa duen kontziente izanik, erdibideko proposamen bat landu da momentuz: Haur Hezkuntzako geletan, berrerabilpenaren eta jasangarritasunaren txokoa martxan jartzea. Proiektu pilotuan parte hartu nahi zuten ikastetxeei izena emateko deia egin zien Hik Hasik 2018ko abenduan, eta dei hark izan zuen arrakasta ikusita, proiektu pilotua 14 ikastetxerekin egitea erabaki da. Irudian ikus daitekeenez, proiektuaren nondik norakoak lotzeko bilera egin zen parte hartuko duten ikastetxeeekin martxo amaieran.

 
 
14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua

Albiste gehiago