Ireki da Hik Hasi-ren Udako Topaketetan izena emateko epea

2019-04-30

Uztailaren 1etik 4ra egingo dira Hik Hasi-ren Udako Topaketak, Donostian. Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Bi berrikuntza nagusirekin gatoz:

  1. Uztailaren 2tik 4ra ohiko topaketak egingo dira, baina ohi baino gehiago izango dira, partaideen eskura ahalik eta aukera zabalena jartzeko. Guztira 35 ikastaro eskainiko dira. Topaketok goizeko 9:etatik 14:etara egingo dira, Donostiako EHUn. (IZENA EMAN)
  2. Hezkuntzaren inguruan hausnartzeko mahai inguruak antolatu dugu uztailaren 1erako, “Hezkuntza errealitate berrietara jauzi” izenburupean, Donostiako EHUn. (IZENA EMAN)

Izena emateko epea: maiatzaren 31 arte

INFORMAZIO GEHIAGO

 
 
Ireki da Hik Hasi-ren Udako Topaketetan izena emateko epea