Gaur, irailaren 13an, hasiko da Hik Hasiren Haur Hezkuntzako hezitzaileentzako formazioaren 7. promozioa

2019-09-12

Aurten ikasleek matrikula bi ikasturteetarako edo lehen ikasturterako soilik egiteko aukera izan dute. Lehenengo ikasturtean Emmi Pikler pediatraren oinarri teorikoa jarraituko da nagusiki. Bigarren ikasturtean, berriz, hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira.

 
 
Gaur, irailaren 13an, hasiko da Hik Hasiren Haur Hezkuntzako hezitzaileentzako formazioaren 7. promozioa

Gaur, irailak 13 ostirala, abiatuko da Hik Hasik Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzenduta eskaintzen duen bi urteko formazioa. 7. promozioa izango da aurtengoa eta edizio honetan ikasleek matrikula bi ikasturteetarako edo lehen ikasturterako soilik egiteko aukera izan dute.

Lehenengo ikasturtea haurraren 0-3 urte bitarteko adinean zentratuko da eta Emmi Pikler pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: zainketa, mugimendu askea, loa, pardel aldaketa, jatorduak, sozializazioa, eta abar landuko dira. 2. ikasturtea 0-6 adin tartera zabalduko da eta hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: Loris Malaguzzi eta Reggio Emilia, Rudolf Steiner eta Waldorf eskola, Maria Montessori, Pedagogia Sistemikoa, Heziketa berdea, Rebeca eta Mauricio Wild…

Bi ikasturteetako edukia, gainera, praktika psikomotorrean oinarrituriko formazio pertsonalarekin uztartuko da. Gaur, ostirala, 17:00etan ekingo diote ikasleek ikasturteari. Ikasturte on!