Abiatzear da EHUren Zientzia Astea

2019-11-04

Azaroaren 6tik 10era bitartean, Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Barakaldon egingo da. Zientzia ikusi, behatu, ukitu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango da, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, ikuskizun, txango eta abarren bidez. Ume, nerabe, gazte zein helduentzako ekitaldiak izango dira, guztiak doan. Bertso-zientzia saioa izango da aurtengo berrikuntza. 

 

 
 
Abiatzear da EHUren Zientzia Astea

EHUren Zientziaren, Teknologiaren eta  Berrikuntzaren XIX. Astearen inguruko informazio gehiago eta ekitaldi guztien berri izateko sakatu hemen.