‘Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak’ jardunaldia egingo dute azaroaren 14an Donostian

2019-11-07

Donostiako Berritzeguneak antolatuta, Ikasketa-Zerbitzuaren (I+Z) inguruan ariko dira; ikastetxeen esperientziak ezagutu, I+Z-ko Euskadi mailako sarea aipatu eta material didaktikoak aurkeztuko dira. San Telmo museoa izango da topalekua.

 
 

Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak goiburupean jardunaldia egingo da azaroaren 14an Donostiako San Telmo museoan. Donostiako Berritzegunearen eskutik, goizean zehar hainbat hitzaldi eta esperientzia entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Antolatzaileek aipatzen dutenez, “ikasleen konpetentziak garatze prozesuan, proiektuka lan egiten jakitea garrantzitsua izaten ari da eskoletan. Ikastetxetik kanpoko eragileekin batera aritzeak ere balio erantsia du eta gero eta lankidetza handiagoa ikusten da sisteman”.

Horregatik, aurreko ikasturtean bezala, 19-20 ikasturterako ere, Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuen inguruko lan-saioa antolatu dute. Helburu nagusia, ikaskuntza zerbitzu proiektuetan lanean ari diren ikastetxe eta erakundeak egiten dutena partekatzea eta saretzea izango dela azaldu dute.

Honakoa izango da egitaraua:

9:30 Ikaskuntza Zerbitzua proiektuak, ikasleen konpetentzien garapenaren markoan.

10:00 IZ Esperientzia, hizpide: Zein izaten ari dira Ikaskuntza Zerbitzuaren aurrerabide gakoak?

10:00 Komertzio txikiak, bihotz handiak. Egape BHI. Ihintza Erremundegui eta Iván Barrio (Jolas eta Ekin).

10:15 Errefuxiatuekin bat eginez. Lauazieta BHI. A. lekuona X. Baztarrika, G. Sanzberro.

10:30 Ozeanoa Tantaz Tanta. Hezizerb Elkartea. Pili Azpeitia

10:45 Andoaingo kanpileroak. Hezizerb Elkartea. Iker Alustiza

11:00 Beste esperientzia batzuk.

11:15: Sintesia eta elkarrizketa: Ikaskuntza Zerbitzu Proiektuen gakoak gaur egun. Donostiako Berritzegunea. M. Uria.

11:30 Kafe garaia

12:00 Ikasketa-zerbitzua. Parte-hartze soziala hezkuntzarako tresna bezala. BHI-n lantzeko 10 fitxa didaktiko Ikaskuntza-Zerbitzua lantzeko material didaktikoak. Ivan Barrio. Jolas eta Ekin. 

12:15 Euskadiko Ikasketa Zerbitzu Sarea - Zerbikas Rafa Mendia. Zerbikas.

12:30 Saioaren sintesia eta aurrerabideak

Izen ematea: http://g01.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=1970G01I07

Informazio gehiago: marisoluria@donosgune.eus 943320087 luz. 107