Aurtengo ‘Haur eta gazte literatura hamabostaldia’ prest dute Iruñean

2019-11-08

Azaroaren 13an eta 20an egingo dituzte ekitaldiak Iruñean Karrikiriren egoitzan. Izen-ematea bulegoa@karrikiri.eus helbidera idatzita egin behar da. 

 

 
 
Aurtengo ‘Haur eta gazte literatura hamabostaldia’ prest dute Iruñean

Aurten ere ez du hutsik egingo Iruñean ‘Haur eta gazte literatura hamabostaldiak’. Karrikiri Iruñeako Euskaldunen Topaguneak antolatu du eta azaroaren 13an eta 20an egingo dituzte ekitaldiak Karrikirik Iruñeako Xabier Karrika 4. zenbakian duen egoitzan. Parte-hartzeko bulegoa@karrikiri.eus helbidera idatzi behar da.