Txikienentzako ere ekitaldiak izango dira Literaktum Jaialdiaren baitan

2019-11-11

Txikientzako emanaldiak azaroaren 13an hasi eta 24an amaituko dira. Ipuin- kontalariak, antzerkia, jarduera bereziak, tailerrak eta musika eskainiko dute etorkizuneko irakurleentzat.

 
 
Txikienentzako ere ekitaldiak izango dira Literaktum Jaialdiaren baitan

Gaur, astelehena, abiatuko dute Donostian Literaktum Jaialdia eta azaroaren 24a bitartean literaturaren inguruko hamaika ekitaldi izango dira. Jaialdiaren baitan, Literaktum Txikia ere prestatu dute aurten ere: antzezlanak Donostiako hainbat kultur etxetan, Haurren Eskubideen egunaren ospakizuna eta zenbait lantegi euskal ilustratzaile batzuekin Aiete, Altza, Amara, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan. Txikientzako emanaldiak azaroaren 13an hasi eta 24an amaituko dira.

Hona hemen Literaktum Txikiaren egitaraua:

Azaroak 13, Ipuinak musikarekin. Sorgina Txirulina. Aiete Kultur Etxea, 18:00.

Azaroak 16: Areto literarioa: Adur, Adur, ez naiz zure beldur. Itziar Zubizarreta & Aitziber Alonso, Mandasko Dukearen aretoa (Konstituzio plaza, 1). 11:00.

Azaroak 16, Azeriarenaren fabula. Titiriteros de Binéfar. Aiete Kultur Etxea. 17:00.

Azaroak 16, Peru eta Otsoa. Didau. Ernest Lluch Kultur Etxea, 17:30.

Azaroak 17: Pequeño Big Blue. Panicmap, Gazteszena (Egia). 16:30 + 18:00.

Azaroak 20, Lau. Salto. Aiete Kultur Etxea. 18:00.

Azaroak 21: Umeen Giza Eskubideen Egunaren Festa. Asociación Mestiza, Loiola Kultur Etxea. 17:00.

Azaroak 21: New Orleansetik Euskal Herrira, kontzertu didaktikoa. Iban Gurrutxaga & Susana Cencillo & Javi Pérez, Aiete Kultur Etxea. 18:00.

Azaroak 22: Ezberdin bezain eder. Nerea Ariznabarreta & Mariano Hurtado. Ipuinak musikarekin. Loiola Kultur Etxea. 18:00.

Azaroak 23, Nur pelikularen proiekzioa. Aiete Kultur Etxea. 17:00.

Azaroak 23, Loops. Engruna Teatre. Lugaritz Kultur Etxea, 18:00.

Azaroak 16 + 23: Ilustratzaileekin lantegia: Aiete, Altza, Amara, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan. 17:00.

Azaroak 24, Gizon zoriontsuaren alkandora. Teatro Paraíso. Larratxo Kultur Etxea, 18:00.

Gainera, Ipuinaren ordua programa barruan, umeen eskubideak landuko dira udal liburutegietan.

Informazio gehiago hemen.