700 hezitzailetik gora elkartuko dira ostiralean eta larunbatean Hik Hasiren udazkeneko jardunaldietan

2019-11-12

‘Txikitako beldurrak’ hizpide hartuta, ostiralean Bilbon eta larunbatean Donostian izango dira saioak. Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzenduta daude eta hizlarien artean izango dira Myrtha Chokler, Jon Arana eta Katty Homar psikomotrizistak eta Alexander Barandiaran MUko Huheziko irakaslea.

 
 
700 hezitzailetik gora elkartuko dira ostiralean eta larunbatean Hik Hasiren udazkeneko jardunaldietan

Txikitako beldurrak izenburupean egingo dira aurtengo Hik Hasiren udazkeneko jardunaldiak. Azaroaren 15ean Bilbon eta 16an Donostian izango dira saioak eta orotara 700 hezitzailetik gora elkartuko dira formazioan. Plaza kopuru guztiak agortuta daude jada bai Bilboko saiorako eta baita Donostikorako ere.

Jardunaldien inguruko informazio guztia hemen.