‘Eskola Publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa’ liburua argitaratu dute Iosu Txapartegik eta Fito Rodriguezek

2019-12-10

Delta argitaletxearekin argitaratu dute liburua eta erosi nahi dutenek gertuen duten liburu-dendan eskatuta lortu dezakete lan berria.

 
 
‘Eskola Publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa’ liburua argitaratu dute Iosu Txapartegik eta Fito Rodriguezek

Iragan berri den Durangoko azokan aurkeztu zuten Iosu Txapartegik eta Fito Rodriguezek elkarrekin ondu duten liburua: Eskola Publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa. Abenduaren 5ean aurkeztu zuten liburua 54. Durangoko Disko eta Liburu azokan eta liburuaren ale batzuk salgai egon dira Durangoko azokan, Hik Hasiren salmahaian. Delta argitaletxearekin argitaratu dute liburua eta erosi nahi dutenek gertuen duten liburu-dendan eskatuta lortu dezakete lan berria.