‘Pedagogia Sistemikoa’ formazioa eskainiko du Iñaki Arana Sistemak taldeak 2020an eta 2021ean

2019-12-12

Urtarrilean abiatuko dira formakuntza saioak eta Bergaran eta Donostian izango dira. Aurreneko bi mailak egin ondoren aukera izango da Master titulazio ofizialerako formakuntzan parte hartzeko. Izen-ematea irekita dago jada. 

 
 
‘Pedagogia Sistemikoa’ formazioa eskainiko du Iñaki Arana Sistemak taldeak 2020an eta 2021ean

Formakuntzaren helburua Pedagogia Sistemikoak hezkuntza komunitateari eskaintzen dizkion baliabide eta aukera berrietan trebatzea da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ikuspegi sistemikoaren bitartez, eskola eta familiaren arteko ordenak landuko ditugu, ikaslearen inguruan sortzen diren dinamikak aztertuz,bere ongizaterako eta ikaskuntza prozesurako oinarriak sendotuz”.

Horrez gain, familia eta eskolaren arteko zubiak eraikitzeko baliabideak landuko dituztela gaineratu dute: “bakoitzak (irakasle,ikasle, guraso, ...) gure tokia izan dezagun irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.

Izena emateko edota informazio gehiagorako honako kontaktuak erabili daitezke.

Telefonoa : 630 97 68 13

begiradasistemikoa@gmail.com

www.iaranasistemak.com