Xua, Olatz eta Patxiri elkartasuna adierazteko argazkia egin dute Hik Hasiko kideek

2019-12-19

Abenduaren 28an manifestaziorako deia egin dute, Hik Hasiko kide Olatz Lasagabasterrek, haren bikotekide Patxi Urangak eta euren alaba Xuan Euskal Herritik 600 kilometrora bizi duten egoera salatzeko.

 
 
Xua, Olatz eta Patxiri elkartasuna adierazteko argazkia egin dute Hik Hasiko kideek

Hik Hasiko kide Olatz Lasagabesterren eta haren bikotekide Patxi Urangaren alaba da Xua. Picassenteko (Valentzia) espetxean daude hirurak, baina Xuak 3 urte egingo ditu urtarrilean eta Usurbilera etorriko da amonarekin bizitzera. Xua bere gurasoekin etxera etor dadila aldarrikatzeko elkartu gara Hik Hasiko kideak, eta elkartasuna erakusteko argazkia egin dugu.

Abenduaren 28an manifestaziora batuko dira Hik Hasiko kideak Donostian, 12etan, Xuak, Olatzek eta Patxik Euskal Herritik 600 kilometrora bizi duten egoera salatzeko.

Horrekin batera, Xua Gurasoekin Etxera ekimenak atxikimendu eta sinadura bilketa egiten ari da Xuarekin batera gurasoak ere etxera etor daitezen eskatzeko. www.change.org webgunean eman daiteke atxikimendua. 

Xua Olatz eta Patxirekin etxera!