‘Zapalduaren pedagogia’ hitzaldia eskainiko du Ane Ablanedok Donostian

2020-01-14

Urtarrilaren 28an izango da hitzaldia, Gureberriak komunikabide taldeak antolatuta

 
 
‘Zapalduaren pedagogia’ hitzaldia eskainiko du Ane Ablanedok Donostian

Zapalduaren pedagogia izenburuarekin hitzaldia eskainiko du Ane Ablanedok urtarrilaren 28an Donostian. Pedagogia librean aditua da Ane Ablanedo eta lanbidez unibertsitate irakaslea bada ere, hain zuzen, pedagogia berritzaileen formatzailea da. Donostian eskainiko duen hitzaldia 19:00etan hasiko da, Koldo Mitxelena aretoan.