Laura Gutman Zarautzen izango da, maiatzaren 17an

2020-02-05

"Eguneroko bizitzako lehentasunak aztertuz: Eskola, elikadura, kontsumoa, teknologia. Norantz goaz?" izeneko hitzaldia eskainiko du Laura Gutmanek Zarauzko Modelo aretoan, maiatzaren 17an, Meitamaitieren eskutik. Bertara joateko sarreraren prezio berezia izango dute hik hasi eta HAZI HEZI-ko norbanako harpidedunek otsailaren 29a baino lehen izena-emanez gero.

 
 
Laura Gutman Zarautzen izango da, maiatzaren 17an

Gure seme-alabentzat nahi dugun bizitzari buruzko hizketaldi irekia eta hausnarketa sakona eskainiko du Laura Gutmanek, zibilizazio begirunetsu, maitekor eta solidario batek izan beharko luken antolaketa motari eta umeek hartan hartu behar izango luketen lekuari buruzko gogoeta egingo du. "Eskola, elikadura, kontsumoa, teknologia. Norantz goaz?", planteatuko du. Hitzaldia 11etatik 14etara izango da, eta informazio gehiago eta sarrerak eskuratzeko hona hemen informazio osoa.

hik hasi eta HAZI HEZI aldizkarien norbanako harpidedunek prezio murriztuan erosi ahal izango dute sarrera otsailaren 29a arte, HHGUTMAN kodearekin.

Hazi Hezi aldizkariak elkarrizketa egin zion Laura Gutmani bere bigarren zenbakian.