Txikitako beldurren jardunaldietako hitzaldiak Youtuben ikusgai

2020-04-01

Iragan azaroaren 16an Donostian egin genituen Haur Hezkuntzako jardunaldietako hitzaldien bideoak eskegi ditugu Hik Hasiren Youtubeko kanalean. Bertan, Jon Arana, Myrtha Chokler eta Katty Homar psikomotrizistek eta Alexander Barandiaran HUHEZIko irakasleak parte hartu zuten. 700 hezitzailek baino gehiagok parte hartu zuten Bilbon eta Donostian egindako jardunaldietan.  HAZI HEZIn ere gaiaz egin genuen erreportajea.

 
 
Txikitako beldurren jardunaldietako hitzaldiak Youtuben ikusgai