Nora Salbotx: "Zaintza ere hezitzailea da. Eskolara bueltatzen garenean zauri asko izango ditugu sendatu eta zaindu beharrekoak"

2020-04-25

Nora Salbotxen hitzaldia, "COVID-19-aren ondorengo eskola pentsatzen" hitzaldia hemen ikus liteke.

 

 
 
Nora Salbotx: "Zaintza ere hezitzailea da. Eskolara bueltatzen garenean zauri asko izango ditugu sendatu eta zaindu beharrekoak"

Pentsatzeko momentua da. Konfinamenduak hezkuntza hankaz gora jarri du, eta krisia balia dezagun itzulerako eskolan pentsatzeko.

Nora Salbotxek esperientzia oparoa du hezkuntzan. Amaiurko herri eskolako maistra eta zuzendaria izateaz gain, HIK HASIko kidea ere bada, Eusko Ikaskuntzako aholkularia, irakasleen formazioan aritu izan da Mondragon Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta baita sindikalgintzan ere. Hezkuntzaren inguruko ikuspegi humanista garatu du jarrera baikor batekin. 

HIK HASIk Nora Salbotxen hitzaldia eskaini du online, hausnarketa kolektibo baten abiapuntu gisa. Hezitzaile, guraso eta herritar ororentzat irekia izan da.

Nora Salbotxen hitzaldia