Herritartasun globalerako hezkuntzaren ikuspuntutik Covid-19a modu egokian lantzeko materiala sortu dute: ‘Hendere’

2021-02-05

Hendere eta koronabirusaren krisia haur, familia eta irakasleei baliabide bat eskaintzeko egin da, herritartasun globalerako hezkuntzaren ikuspuntutik modu egokian landu ditzaten koronabirusaren krisia dela-eta sortu diren egoera berriak. Argitalpena bost kapituluk osatzen dute:  haietako bakoitzean istorio bat dago, eta protagonistak, hartan, bere eguneroko errealitatearen eta munduko egoeraren berri ematen du itxialdiak iraun bitartean; bestetik, 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko jarduerak iradokitzen ditu. 

 
 
Herritartasun globalerako hezkuntzaren ikuspuntutik Covid-19a modu egokian lantzeko materiala sortu dute: ‘Hendere’

Hendere protagonistak bere errealitatea, zalantzak eta gogoetak azaltzen ditu. Ipuinez gain, ilustrazioak eta bideoak biltzen dira honako blogean: https://hendere. blogspot.com/ 

Obrak gure gogoeta piztu nahi du norberaren eta gizartearen jokabideak aldatu beharrari buruz eta planeta zaindu beharrari buruz, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJHak) eta Agenda 2030 erreferentzia izanik. 

Jatorrizko gaztelaniazko obra AECIDek eta MEFPek argitaratu dute, Garapenaren aldeko Irakasleak izeneko proiektuaren barrenean egin da eta Pilar Debén eta Alvaro Saiz arduratu dira koordinazio akademikoaz eta edizioarenaz (https://docentesparaeldesarrollo.blogspot.com/). Lan honen egileak Montserrat Alonso, Konsue Salinas, Mercedes Laorga, Jose Ramón Núñez, Mónica Sanchez, Ana Isabel Simón eta Dolores Vidal dira. Fernando Reyk eta Uxue Reyk euskarara itzuli dute obra hau. Konsue Salinas arduratu da euskarazko argitalpenaren koordinazioaz.