Martxoaren 20an izango da "Autonomia, iniziatiba eta sormenaren lanketa jaiotzetik nerabezarora" jardunaldia, Tafallan

2021-02-16

Agerraldiarekin elkarlanean, Hik Hasik Nafarroako Erdialdean antolatu ditu hezkuntza jardunaldiak bere 25. urteurrenean. Martxoaren 20an izango da eta  “Autonomia, iniziatiba eta sormenaren lanketa jaiotzetik nerabezarora” gaiaren bueltan ariko dira adituak. Nora Salbotx, Xabier Tapia, Ane Ablanedo eta Jaume Funes izango dira hizlariak, besteak beste.

Izen-ematea zabalik dago Hik Hasiren webgunean.

 
 
Martxoaren 20an izango da "Autonomia, iniziatiba eta sormenaren lanketa jaiotzetik nerabezarora" jardunaldia, Tafallan

EGUNA: MARTXOAK 20

LEKUA: TAFALLA Tafallako kulturgunean

GAIA: “Autonomia, iniziatiba eta sormenaren lanketa jaiotzetik nerabezarora”.

EGITARAUA:

  • 09:00 - 09:45 – Nora Salbotx
  • 09:45 - 10:30 – Xabier Tapia
  • 10:30 - 11:15 – Ane Ablanedo
  • 11:15 - 11:30 – Atsedena     
  • 11:30 - 13:30 – Jaume Funes
    • Adolescentes felices en tiempos de caos adulto.
  • 13:30 - 14:00 – Galderak
  • 14:00 - 15:30 – Bazkaria
  • 15:30 - 17:30 – 2 esperientzia
    • Euskara eskolan eta aisialdian: guraso, irakasle eta hezitzaile berritsu berritsuak - Iñaki Eizmendi
    • Lidergoa eta begirada sistemikoa, ikastetxearen helburuak gauzatze bidean”. Iñaki Arana eta Iratxe Vázquez
  • 17:30 - 18:00 – Ondorioak eta itxiera