0-3 formazioko 8. promozioko hezitzaileek ikasturte honetako azken formazio personala burutu dute asteburuan Alvaro Beñaranekin

2021-05-11

0-6 etapako aditu tituluko zaintzako espezialitateko hezitzaileek formazio pertsonala izan dute asteburu honetan Alvaro Beñaran psikomotrizistarekin. Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dago, ekainaren 14a arte.

 
 
0-3 formazioko 8. promozioko hezitzaileek ikasturte honetako azken formazio personala burutu dute asteburuan Alvaro Beñaranekin

0-6 etapako aditu titulua bi urteko formazioa da, eta Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzera bideratua dago, haur txikiekin lanean ari diren edo lan egin nahi duten hezitzaile eta profesionalei zuzendua. Bi ardatz ditu formazioak: zaintza, batetik, eta pedagogia eraldatzaileak, bestetik.

Bi ikasturteak edota soilik lehen edo bigarren ikasturtea egiteko aukera dago zabalik. Hiru titulazioa eskaintzen baitira.

-0-6 etapako aditu titulua, zaintzako eta pedagogia eraldatzaileetako espezialitateetan

- 0-6 etapako aditu titulua, zaintzako espezialitatean

- 0-6 etapako aditu titulua, pedagogia eraldatzaileetako espezialitatean 

Alvaro Beñaran da formazio pertsonaleko arduraduna eta Kristina Goñi pedagogia eraldatzaileen ikasturteko koordinatzaile pedagogikoa. Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko adituek emango dituzte saioak, hala nola, Pikler Loczy institutua, Reggio Emiliako eskolak, Kataluniako Bressol eskolak, Aiurri Montessori eskola…) eta zentroetarako formazio-bisitekin osatuko da ikastaroa (Elizondoko haur-eskola, Geroa Waldorf…)