Gaur itxiko da 'Jirafaren hizkuntza' ikastaroko izen-ematea

2021-10-06

Iazko harrera ona ikusirik, bigarren urtez jirafaren hizkuntza, eskolako elkarbizitzarako gako online ikastaroa eskainiko du aurten ere Hik Hasik, Nerea Mendizabalen eskutik. KEB komunikazio ez bortitzean oinarritutako ikastaroa da eta komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan aurten ere. Ikastaro homologatua da. Gaur itxiko da izen ematea, oraindik aukera dago hemen

 
 
Gaur itxiko da 'Jirafaren hizkuntza' ikastaroko izen-ematea

Nerea Mendizabalek dioen eran, irakatsi nahi dugun guztiaren oinarrian erlazioak daude. Eta harremanak landuz, ikasketa esanguratsurako eta bizitzarako zubateak jarriko dira. Emozioak, harremanak eta ikasketa, horra hor elkarrengan eragina duten hiru elementu; horiek landuko dira ikastaroan. Eskolako egunerokotasunean, ikasle-irakasle harremanetan, irakasle-irakasle arteko erlazioetan eta ikasleek euren artean dituzten hartu-emanetan, erosoago, elkarrengandik hurbilago eta elkar gehiago ulertzen laguntzen du KEBak.

Nerea Mendizabal  Komunikazio ez bortitzean hezitzaile eta aditua da eta urteak daramatza irakasle zein gurasoekin kebeko ikastaroak eta formazioa ematen.

 

Egitarau osoa hemen ikus daiteke. 

Ikastaro honetan urritik ekainera bitartean 9 online saio izango dira, hamar bideo eta hamar audio eta ikasleekin egiteko hainbat proposamen praktiko eskainiko dira.

Izena emateko epea irekita dago urriaren 18a arte.