Seaskako ikasleek brebetako azterketa bat euskaraz eginen dute gaur

2022-07-01

Ekainaren azken eguna eta uztailaren lehena dituzte brebetako azterketa egiteko egunak Seaskako ikasleek. Atzo Frantseseko eta Matematiketako probak egin zituzten eta gaur Historia-Geografia eta Zientzietakoa izanen dituzte. Azken hori euskaraz egingo dute, nahiz eta Frantziako Hezkuntza administrazioaren baimenik ez izan. Euskaraz egindako azterketa horiek Euskal Hirigune Elkargoaren esku utziko dituzte eta uztailaren 5ean zuzenduko dituzte Baionako Arteen Hirian.

 
 
Seaskako ikasleek brebetako azterketa bat euskaraz eginen dute gaur

Seaskak ez du erantzunik jaso Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aldetik eta Frantziako gobernu berria finkatu artean ez dute bilera deialdirik espero. Halere, badute erronka bat esku artean: EEP, Seaska eta ministerioa lotzen dituen hitzarmena berritzea. Maiatzean egin zuten lehen bilkura eta irail hasierarako hitzarmena adostua izatea nahi du Seaskask. Besteak beste, azterketen afera dute aztergai.