'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburua salgai izango da Durangoko Azokako Artekale 12n eta Hik Hasiren webgunean

2022-12-05

Joxe Mari Auzmendiren bizitzaren eta balioen gaineko liburua salgai izango da Durangoko Azokan Hik Hasiren standean, Artekale 12n, abenduaren 7tik 11ra bitartean. Eta www.hikhasi.eus webgunean ere bai gaurtik aurrera.

A-tik Z-ra, Joxe Mariren lana, bizitza eta batez ere balioak jasotzen dituen liburua da. Hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasle guztiei, eta euskalgintzan eta herrigintzan dabiltzan herritar guztiei zuzenduriko liburua da, Auzmendi eredu eta akuilu izan daitekeelako.

 
 
'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburua salgai izango da Durangoko Azokako Artekale 12n eta Hik Hasiren webgunean

Hiru urte beteko dira otsailean Joxe Mari hil zela. Eta bizi zen artean, aski merezia zuen arren, ez zuen omenaldirik nahi izan, halako izaera zuen: umila, ez zen protagonismo zalea. Eta omenaldi kutsua ere badu liburu honek. Horretarako, hemen mahaian ditudan egileez gain, beste 20k parte hartu dute: besteak beste… Maialen Lujanbiok, Josu Txapartegi Txapasek, Arantxa Urbek, Irene Lopez Goñi irakasleak, Jon Sarasuak Pello Otxandianok, Joseba Sarrionandiak, Nora Salbotxek…

Guztion artean, A-tik Z-ra saiatu gara Joxe Mariren balioak biltzen. Egile bakoitzari hitz bat proposatu diogu, eta hark idatzi du Joxe Mariren profila. Ariketa zaila izan da A-tik Z-ra Joxe Mari definitzea, balio garrantzitsuak gorpuztu baititu 40 urtetan egin duen ibilbide oparoan. Oroz gain, haren konpromisoa, ausardia eta batasuna nabarmendu dituzte liburuan parte hartu duten irakasleek eta idazleek.