"Euskal pedagogoa lokatzetan" ETB-1n

2022-12-21

Urko Aristik gidatzen duen Hitzokei saioan (ETB-1) izan ziren lehengo astean Hik Hasiko kide Ainara Gorostitzu eta Joxe Mari Agirretxe, Porrotx, “Euskal pedagogoa lokatzetan. Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima A-tik Z-ra” liburua aurkezten. Hementxe duzue aurkezpenaren bideoa.

 
 
"Euskal pedagogoa lokatzetan" ETB-1n

A-tik Z-ra, Joxe Mariren lana, bizitza eta batez ere balioak jasotzen dituen liburua da. hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasle guztiei, eta euskalgintzan eta herrigintzan dabiltzan herritar guztiei zuzendutakoa, Auzmendi guztientzat eredu eta akuilu izan daitekeelako.

Hiru urte beteko dira otsailean Joxe Mari hil zela eta omenaldi kutsua ere badu liburuak. Hainbat idazleren artean Joxe Mariren balioak A-tik Z-ra biltzen saiatu dira. Oroz gain, haren konpromisoa, ausardia eta batasuna nabarmendu dituzte liburuan parte hartu duten irakasleek eta idazleek.