Zuzendarien lana aitortzea eta erraztea helburu duen dekretua atera dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2023-03-06

Zuzendatzari buruzko dekretu berria atera du Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetarako eta Hezkuntza Saila ikastetxe publikoen hezkuntza lidergorako garatzen ari den estrategiaren barruan kokatu dute.

 
 
Zuzendarien lana aitortzea eta erraztea helburu duen dekretua atera dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Dekretuak eskola zuzendaritza talde prestatua eta ahaldundua sustatu nahi du, ikastetxeen funtzionamenduan gakoa delako. Horretarako, dekretuak gobernantza berriak eraikitzea erraztuko du, ikuspegi pedagogiko batekin, lidergo partekatua gauzatzeko. Aldi berean, hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatu nahi da zuzendaritza taldeetatik.

Helburuak aurrera eramateko, hainbat neurri hartzea ahalbidetuko du dekretuak, besteak beste, zuzendaritza taldeko kideek prestakuntza izatea, haien jarduna ebaluatzea, eta egindako lana aitortzea. Azken horretarako, besteak beste, zuzendaritzei beharreko autonomia emango zaie berrikuntza proiektuak garatzeko, ordainsari osagarri bat finkatuko zaie, egutegia eta ordutegia malgutuko zaizkie ohiko ordutegitik at emandako denbora konpentsatzeko eta zuzendari jarduna amaitutakoan urtebete irakaskuntza kargarik gabe egongo dira. Neurri horiek betiere ebaluazio positiboa izan duten zuzendariei eskainiko zaizkie.

Neurri guztiak zuzendaritza lanak laguntzera bideratuta daude, kargua erakargarria izan dadin.