Barnekotasuna lantzeko asteburuko topaketa bat eta hitzaldi bat eskainiko ditu Barnetik foroak

2023-05-03

Bi hitzordutarako deia egin du Barnetik foroak hurrengo egunetarako. Maiatzaren 6an eta 7an Esker onez bizitzea eta mindfulness izeneko topaketak egingo dira Arantzazun. Amaia Etxanizek eta Jesus Mari Matak Esker onez bizitzea praktika edo proposamena zer den azalduko dute, garapen pertsonalean aurkitu duten praktikarik errazena, eraginkorrena eta eskuragarriena dela iritzita. Bi egunetan zehar, proposamen horrekin batera, beste zenbait teknika ere jarriko dira praktikan, besteak beste mindfulness eta meditazioa. Informazio gehiagorako eta izena emateko 669 132 900 telefonora deitu daiteke edota jesusmarimata@yahoo.es-era idatzi.

 
 
Barnekotasuna lantzeko asteburuko topaketa bat eta hitzaldi bat eskainiko ditu Barnetik foroak

Maiatzaren 8an, bestalde, Izaten ikasi; filosofiaren ikuspegitik Barnekotasuna hezkuntzan izeneko hitzaldia eskainiko du Miren Camisonek Barnetik foroaren eskutik, 15:00-16:30era online eta doan.

Barnekotasuna gizakiaren dimentsio zentrala eta eratzailea da eta hezkuntzak bizi-esperientzia esanguratsuak eskaini diezazkieke haur eta nerabeei,  barnekotasunaren bizipen pertsonalerako eta kolektiborako. Hitzaldian barnekotasuna landuko da, hezkuntza komunitatea bere osotasunean kontuan hartuta: haurrak, nerabeak, gurasoak, irakasleak, sukaldeko langileak, garbitzaileak eta komunitatea osatzen duten gainerako pertsonak.

Hitzaldia doan izango da eta lotura honetatik konektatu ahal izango da: Join our Cloud HD Video Meeting