Gurasoei (ere) zuzendutako hamar ikastaro, Udako Topaketa Pedagogikoetan

2023-05-11

Neurosia, mugak eta autoestimua, dolua, Montessori, zaintza, pedagogia sistemikoa… eta orotara hamar ikastaro egongo dira irakasleentzako eta hezitzaileentzako izateaz gain, berariaz gurasoentzako ere badirenak HIK HASIren Udako Topaketa Pedagogikoetan. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean izango dira ikastaroak, Donostian, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Izen-ematea zabalik dago.