Hik Hasi

Juanjo Quintelaren ekarpena: 1-2 urteko umeentzako jolas espazioaren gaineko hausnarketa, Pikler pedagogiaren orbitan

Juanjo Quintelaren ekarpena: 1-2 urteko umeentzako jolas espazioaren gaineko hausnarketa, Pikler pedagogiaren orbitan

Gerturatze piklertarrean murgiltzen diren hezitzaileek asko disfrutatzen dute normalean 0-1 urtekoekin. Uste dut oso egitura garbia eta zentzuzkoa dutela; baina haur-eskola batean baino gehiagotan sentitu izan dut gero, hezitzaile horiek berak 1-2 urteko adin-tartea duten umeen espaziora doazenean, halako krisialdi bat sortzen dela. Horregatik, koherentzia bat bilatu nahian, hainbat hausnarketa egin ditut 1-2 urteko umeen gelarako, eta horiexek azalduko ditut ondorengo lerro hauetan. Funtzio sinbolikoaren gaineko hausnarketarekin abiatuko naiz; jolas sinbolikoaren inguruan arituko naiz ondoren, eta amaierarako utzi dut bi gogoeta horietatik sortutako ondorioa: jarduera-fokuen diseinua.

Albistea

700 hezitzailetik gora elkartuko dira ostiralean eta larunbatean Hik Hasiren udazkeneko jardunaldietan

700 hezitzailetik gora elkartuko dira ostiralean eta larunbatean Hik Hasiren udazkeneko jardunaldietan

‘Txikitako beldurrak’ hizpide hartuta, ostiralean Bilbon eta larunbatean Donostian izango dira saioak. Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzenduta daude eta hizlarien artean izango dira Myrtha Chokler, Jon Arana eta Katty Homar psikomotrizistak eta Alexander Barandiaran MUko Huheziko irakaslea.

Albistea

Ituna lortu dute Kristau Eskoletan

Ituna lortu dute Kristau Eskoletan

Bi urteko lan gatazka eta gero adostasuna iritsi da eskola erlijiosoetara. Funtsezko adostasunak lortu dituzte: soldatak igotzea eta lanpostua galtzean beste leku batean jartzea.

Albistea

Txikienentzako ere ekitaldiak izango dira Literaktum Jaialdiaren baitan

Txikienentzako ere ekitaldiak izango dira Literaktum Jaialdiaren baitan

Txikientzako emanaldiak azaroaren 13an hasi eta 24an amaituko dira. Ipuin- kontalariak, antzerkia, jarduera bereziak, tailerrak eta musika eskainiko dute etorkizuneko irakurleentzat.

Albistea

Aurtengo ‘Haur eta gazte literatura hamabostaldia’ prest dute Iruñean

Aurtengo ‘Haur eta gazte literatura hamabostaldia’ prest dute Iruñean

Azaroaren 13an eta 20an egingo dituzte ekitaldiak Iruñean Karrikiriren egoitzan. Izen-ematea bulegoa@karrikiri.eus helbidera idatzita egin behar da. 

 

Albistea

‘Ikasleak indartzeko giltzarriak’, Angelica Olverak gidatutako tailerra egingo da azaroaren 13an eta 14an Bergaran

‘Ikasleak indartzeko giltzarriak’, Angelica Olverak gidatutako tailerra egingo da azaroaren 13an eta 14an Bergaran

Iñaki Arana sistemak elkarteak antolatu du eta gaur egungo hezkuntzan ikaslearen ikaskuntza eta gizarteratze prozesua indartzeko gakoak aztertu eta landuko dira, begirada sistemikoa oinarri hartuta. Izen-ematea begiradasistemikoa@gmail.com helbidera idatzita egin beharko da.