Hazi Hezi

Miren Amuriza: “Egunero ematen dut buelta bat haurtzarotik eta itzultzen naiz”

Miren Amuriza: “Egunero ematen dut  buelta bat haurtzarotik eta itzultzen naiz”

Bertsoaren bat-batekoan zein paper zuri baten aurrean hitza du lanabes nagusia miren amurizak. Batean zein bestean, sormen lana egosten den eremuan antzekotasunak badirela aipatzen du, baina baita berezitasunak ere. Idazle gisa, haur literaturan aritu da batik bat. Txikienei zuzendutako erregistro horretan eroso sentitzen dela dio.

Albistea

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA izeneko urtebeteko formazioa eskainiko du Hik Hasik, hirugarrenez; izen-ematea irekita dago

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA izeneko urtebeteko formazioa eskainiko du Hik Hasik, hirugarrenez; izen-ematea irekita dago

2019-20 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da hirugarrenez.

EGITARAUA

IZEN-EMATEA

Hik Hasi

ZIENTZIA TXIKITATIK. Haurtzarotik fenomeno naturalekin esperimentatzen

ZIENTZIA TXIKITATIK. Haurtzarotik fenomeno naturalekin esperimentatzen

Zientzia gizartearen aldaketarako eta aurrerapenerako motor bat dela kontuan izanda, herritar orok izan beharko luke zientziarako interesa. Horregatik, hasierako urteetan proposamen zientifikoak eskaintzea da, Montserrat Pedreira irakasle eta ikerlari kataluniarraren ustez, lehenengo urratsa. ‘Zientzia espazioak aukera askean’ izenburupean, formazioa eskaini berri du Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan eta hik hasik bertan aipatutako ideiak eta gakoak jaso ditu erreportaje honetan.

Albistea

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak lanpostu bat betetzeko pertsona bat behar du

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak lanpostu bat betetzeko pertsona bat behar du

 

Honakoa eskaintzen du:

  • Lanaldi osoko postua Donostiako bulegoan

Honakoa balioetsiko du:

  • Hezkuntza gaiekiko interesa, ezagutza eta esperientzia
  • Ekitaldien antolaketan eskarmentua eta gaitasuna
  • Iniziatiba eta koordinazio gaitasuna
  • Hizkuntzen ezagutza
  • Goi mailako ikasketak izatea

Interesatuek bidali CV-a curriculumhikhasi@gmail.com helbidera maiatzaren 22 baino lehen.

Hautatuekin harremanetan jarriko gara.

Albistea

"Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai inguruak egingo dira uztailaren 1ean, Donostiako EHUn

"Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai inguruak egingo dira uztailaren 1ean, Donostiako EHUn

Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Berrikuntza batekin gatoz: Uztailaren 1ean "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai-inguruak egingo dira. Euskal hezkuntzak dituen erronkei begiratu nahi zaie ikuspegi desberdinetatik. Xedea da ohiko mugetatik atera eta balizko errealitate berrietara jauzi egitea. Horretarako, Euskal Herriko nahiz kanpoko pentsalariak, ekintzaileak, aitzindariak... gonbidatu nahi izan ditugu hezkuntzaren inguruko hausnarketak hezitzaileekin nahiz bestelako profesionalekin partekatzera: kulturaren, soziologiaren, ekonomiaren, ekologiaren, filosofiaren, zientziaren... arloko adituak eta arituak izango dira. Hezkuntzaren gaineko gogoeta egiteko bi galdera nagusi planteatuko zaizkie partaideei:

1. 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?
2. Horretarako zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Albistea

"Barne komunikazioa, parte-hartzea eta zaintza elkarteen funtzionamenduan" jardunaldia

"Barne komunikazioa, parte-hartzea eta zaintza elkarteen funtzionamenduan" jardunaldia

Bizipoza elkarteak antolatuta, maiatzaren 11n, larunbatean, Hernaniko Galarretako Oronan "Barne komunikazioa, parte-hartzea eta zaintza elkarteen funtzionamenduan" jardunaldia egingo da. Bizipoza behar espezifikoak dituzten 35 elkartek osatzen dute.

Jardunaldian parte-hartzea doan da, baina izena eman behar da aurretik.

IZENA EMATEKO