Albistea

2019. Udako Topaketak ARGAZKITAN

2019. Udako Topaketak ARGAZKITAN

Flickerreko HIK HASI-ren kontura igo ditugu uztailaren 1etik 4ra egin diren Udako Topaketetako hainbat argazki.

Hemen dituzu ikusgai!

Hazi Hezi

Udako Hazi Hezi aldizkaria ere kalean da

Udako Hazi Hezi aldizkaria ere kalean da

Hauxe 29. Hazi Hezi aldizkarian landu dugunaren laburpena:

- Haurren sexualitatearen inguruko gai nagusia

- Jaume Funesi elkarrizketa nagusia: "Nerabezaroa galdera lotsagabeak egiteko aroa da, eta helduon ideologia zalantzan jartzekoa"

- Erditze ostea. Gorputzarekin adiskidetzeko garaia

- Lehen urteak. Edalontziak gainezka egiten duenean

- Urte gozoak. Askotariko adimenak

- Nerabezaroa. Neskak zientzian, zergatik ez?

- Haziera eta heziketa taldeak. Lagunduta askoz hobeto.

- Eztabaidagai: umeen irudiak sarean partekatzean

- Ione Gorostarzurekin sormenaz: "Maitasunagatik gehiegi eskatzen zaigu emakumeoi"

- Maite Franko ipuin-kontalariaren kultur gomendioak, Maitane Urbieta kirol kazetariaren zutabea, kontsultak, Reyes Barrerorekin 'Gaurkoa', etab.

Albistea

Azken egunak uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena emateko

Azken egunak uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena emateko

Ekainaren 25ean amaitzen da "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena emateko epea. Aurten Hik Hasiren Udako Topaketek 20 urte betetzen dituztenez, mahai inguruak antolatu dira uztailaren 1erako, Donostiako EHUn. Partaideen artean izango dira Juan Jose Ibarretxe, Joseba Azkarraga Etxagibel, Idurre Eskisabel, Maitane Arnoso, Marga Iñiguez, Arcadi Oliveres, Txusa Balbas, Jon Sarasua, Ion Errea, Aritz Otxandiano, Heike Freire, Tamara Claveria eta David Fernandez.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Albistea

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua salgai dago

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua salgai dago

Euskal Herriko ikastetxeetako eguneroko jardunean eragina duten 25 autoreren —pedagogoak, psikologoak, maisu-maistrak...– berri jasotzen da liburuan. Hezkuntzaren historian eragina izan duten eta uneotan ere ekarpenak egiten ari diren autoreen ideia nagusiak biltzen dira. Aniztasuna da nagusi autoreon artean, garai, toki, ildo pedagogiko... ezberdinetakoak baitira. Baina irizpide nagusi bat izan dugu iparrorratz beroiek hautatzean: Euskal Herriko ikastetxeetan momentu honetan egiten ari diren praktika pedagogikoan eragina izatea, kontzienteki edo inkontzienteki, inplizituki edo esplizituki, zuzenean edo zeharka...

LIBURUA EROSI

Albistea

Uztailaren 9an, UEUren Udako Ikastaroen barruan Hik Hasik Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean eskoletan materialak berrerabiltzeko egin duen proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztuko dira

Uztailaren 9an, UEUren Udako Ikastaroen barruan Hik Hasik Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean eskoletan materialak berrerabiltzeko egin duen proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztuko dira

Maiatzean eta ekainean Euskal Herriko 14 ikastetxetan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua egin da, Hik Hasik eta Emaus Gizarte Fundazioak elkarlanean diseinatuta. Prozesu horrek eman duena aurkeztuko da UEUren Udako Ikastaroen barruan, uztailaren 9an, Eibarren, 9:00-14:30 artean.

"Herritik hezten: gizarte eraldaketarako hiru esperientzia Euskal Herrian eta Costa Rican" izenburupean, Hik Hasi-k hainbat eskolatan martxan jarritako berrerabilpenaren txokoak eman duena aurkeztu du. Horrekin batera, Aretxabaletako Gu Haziak Gara eta Costa Ricako GuanaRed elkarteek ere euren esperientzien berri emango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA