Hik Hasi

Lanbide Heziketako ikasleek badakite enpresak sortzen

Lanbide Heziketako ikasleek badakite enpresak sortzen

Ikasenpresa, ikasi eta enpresa. Ikasketak eta lan-mundua lotzen dituen programa honek hogei urteko ibilbidea egin du, eta, aurten ere, zer emaitza izan dituen ikusi ahal izan zen otsailean, Eibarren ospatu zen VIII. Ikasenpresa Azokan. EAEko 81 Lanbide Eskolatako 2.000 ikaslek erakutsi zituzten azokan euren produktuak, asmakizunak eta esperimentuak. Hiru karpa handitan banatuta, guztira 376 enpresa-proiektu aurkeztu ziren azoka-egunean.

 

Albistea

Pedagogia sistemikoko masterra eskainiko du beste behin ere Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

Pedagogia sistemikoko masterra eskainiko du beste behin ere Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

5. urtez euskaraz eskainiko da Pedagogia Sistemiko masterra, Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolaren eskutik. EHUren Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan egingo dira saioak hilean behin, larunbat eta igandez. Ekainaren 30 baino lehen izena emanez gero, % 50 beherapena egingo da matrikulan.

Horrez gain, Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak arlo pertsonala lantzeko formazioa ere eskaintzen du Bilbon. Baina hori gaztelaniaz izaten da.

Informazio gehiagorako edo matrikula egiteko  www.pedagogiasistemikoa.eus webgunera jo daiteke.

Albistea

Uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena eman daiteke oraindik

Uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena eman daiteke oraindik

Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Berrikuntza batekin gatoz: Uztailaren 1ean "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai-inguruak egingo dira. Euskal hezkuntzak dituen erronkei begiratu nahi zaie ikuspegi desberdinetatik. Xedea da ohiko mugetatik atera eta balizko errealitate berrietara jauzi egitea. Horretarako, Euskal Herriko nahiz kanpoko pentsalariak, ekintzaileak, aitzindariak... gonbidatu nahi izan ditugu hezkuntzaren inguruko hausnarketak hezitzaileekin nahiz bestelako profesionalekin partekatzera: kulturaren, soziologiaren, ekonomiaren, ekologiaren, filosofiaren, zientziaren... arloko adituak eta arituak izango dira. Hezkuntzaren gaineko gogoeta egiteko bi galdera nagusi planteatuko zaizkie partaideei:

1. 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?
2. Horretarako zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Albistea

Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita; izen-ematea irekita dago

Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita; izen-ematea irekita dago

Formazio pertsonala, formazio teorikoa eta praktikak uztartzen ditu Magalean-ek eskaintzen duen Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioak. Hezkuntza Sailburutzak homologatutako prestakuntza da, bereziki, 0-6 urte bitarteko haurrekin aritzen diren profesionalei zuzendua.

Donostian egingo da formazioa, eta lekuak mugatuak dira. Informazio gehiagorako edo izena emateko psicomotricidadrelacion@gmail.com helbidera idatzi daiteke edota 607 70 48 37 (Arantxa) eta 610 24 78 88 (Sonsoles) telefono zenbakietara deitu.

Hik Hasi

IRAULTZA DBH-N. Eraldaketa posible da

IRAULTZA  DBH-N. Eraldaketa posible da

Azken hamar urteotan 10.000 pertsona baino gehiago izan dira Sant Sadurní d´Anoiako (Katalunia) Jacint Verdaguer institutu-eskola bisitatzen, tartean Hik Hasik antolatutako bidaia pedagogikoko kideak. 2005az geroztik ia bi astetik behin dituzte bisitak. Bisita horien zergatia euren ikuspegia eta lan egiteko modua dira. Haur eta Lehen Hezkuntzan bezala, ikasleak eta haien interesak erdigunean jarriak dituzte Bigarren Hezkuntzan ere. Eta ikasleekin proiektuka lan egiten dute, ikasleak bizitzarako prestatzeko eta ikasi bitartean ez aspertzeko.

Albistea

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua argitaratuko du Hik Hasik; ekainaren 18an egingo da aurkezpena Donostian

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua argitaratuko du Hik Hasik; ekainaren 18an egingo da aurkezpena Donostian

Ekainaren 18an, 19:00etan, "Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" izeneko liburuaren aurkezpena egingo du Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak Donostiako Udal Liburutegiaren sotoan (San Jeronimo kalean, Konstituzio plazaren atzean).

Pedagogo sortzaileak, teorien iturburu izeneko monografikoa argitaratu zuen Hik Hasik 2005eko abenduan. Oso harrera ona izan zuen liburuxka hark. Baina, dagoeneko badira bi urte monografiko hura agortu zela. Harrezkero, monografiko hartan jasotako edukia berritzen eta eguneratzen aritu gara, eta joan diren bi urte hauetan egindako lanaren emaitza da "Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua.

Gonbidatuta zaudete denok aurkezpenera!