Albistea

Gaxuxaren liburuaren edizio berria egin dugu

Gaxuxaren liburuaren edizio berria egin dugu

Gaxuxaren klarion magikoa haurren beldurrei buruzko ipuin bat da, Alvaro Beñaranek idatzia eta Oihane Beñaranek ilustratua. Orain edizio berria argitaratu du Hik Hasik eta dagoeneko salgai dago webgunean. Haurtzaroko lehen etapan oso ohikoak diren beldurrei aurre egiten laguntzeko egindako ipuin bat. Gure gizartean sortutako zenbait pertsonaia beldurgarrirekin, Gaxuxak (hau da, haur guztiek) bere klarion magikoa erabiliko du, beldurrak giltzapean sartzeko

Hik Hasi

Kalean da 271. 'Hik Hasi' aldizkaria

Kalean da 271. 'Hik Hasi' aldizkaria

  • Gai nagusia: Lehen Hezkuntza eraldaketaren gurpilean
  • Elkarrizketa: Antoni Zabala i Vidiela.“Eskolaren funtzioa erabakitzea hautu ideologikoa da: hezi egin nahi dugu ala ez?”"
  • Esperientzia: Bizikidetza eta hezkidetza eskuz esku
  • Ekarpena 1: Partaidetza edo lankidetza, autonomiaren giltza 0-3 adin-tartean
  • Ekarpena 2: Legearen aurreproiektuaren zirriborroari ekarpenak egiteko prest dira eragileak
  • Ahalduntze eskola: Noka Oñatiko ikastetxeetan
  • Proposamena: 'Ikusgela'
  • Atzeko atetik: Naroa Jaio Jaio

Albistea

Haur Hezkuntzako jardunaldiak azaroaren 25ean eta 26an egingo ditu Hik Hasik

Haur Hezkuntzako jardunaldiak azaroaren 25ean eta 26an egingo ditu Hik Hasik

Haurraren hizketa izango da Hik Hasiren udazkeneko jardunaldietako gai nagusia: Hizketan hasi ezinik izenburupean, honakoa aztertuko dugu: haurrak zergatik hasten dira gero eta beranduago hizketan? Egunerokoan ikusten ari gara haurrak gero eta beranduago hasten direla hizketan, eskaintzen dizkiegun ahozko komunikazioa eta interakzioa gero eta urriagoak direlako. Berandutze horrek ondorioak izan ditzake haurren gaitasunean, pentsamenduaren eraikuntzan eta garapen integralean.

Matrikulazioa urriaren 14an zabalduko da.

 

Albistea

Oinherri: 10 urte eta gehiago betetzeko ilusio eta indarrez

Oinherri: 10 urte eta gehiago betetzeko ilusio eta indarrez

Irailaren 30ean Garaionen (Ozaeta) elkartu ginen Oinherriren 10. urteurrena ospatzeko, Euska Herri hezitzaile baten ametsa sortu zenetik 10 urteko ibilbidea egin dugula ospatzeko. Bertan izan ginen Hik Hasiko kideok, Oinherriren parte baikara sorreratik. Ospakizunetan murgiltzeko egun osoko egitaraua prestatu zuten baina ekintzak, helburu izan beharrean, elkar topatzeko, harremanak eraikitzeko eta ospatzeko bitarteko gisa proposatu ziren. Egun osoan zehar, Garaiongo ingurune ederrean, Oinherri osatzen dugun elkarteko kideak, herri hezitzaileen sareko udaletako ordezkariak, Barruandiako haurrak eta familiak elkartu ginen, komunitate giro goxoan.

Hazi Hezi

Etxeko hizkuntza erabakitzen

Etxeko hizkuntza erabakitzen

Haurrek ez dakarte ogirik besapean, ez eta hizkuntzarik ere. Helduon eta inguruneko eraginen esku dago zein hizkuntzari bota legamia eta etxeko labearen gozotasuna zeini eskaini. Etxe bateko hizkuntza zein izango den erabakitzeaz eta erabaki horri eusteko gakoez ariko gara ondorengo lerroetan, teoria eta bizipenak gurutzatuz.

Albistea

“Izaten ikasteko eta pentsatzen ikasteko” ikastaroan izena emateko azken egunak

“Izaten ikasteko eta pentsatzen ikasteko” ikastaroan izena emateko azken egunak

Zure ikasleen, haurren zein nerabeen, pentsamendu kritikoa eta sortzailea sustatzeko eta beraien arteko errespetuzko jarrerak abiarazteko baliabideak behar dituzu?

Online ikastaro teoriko-praktiko bat eskaintzen du Miren Camison haur filosofian adituak hezkuntzan inplikatutako irakasleentzat, pentsamendu kritikoa eta sortzailea ikasgeletara eramaten. Ikastaroari buruzko informazio zehatzagoa webgune eta bideo honetan dira.