Albistea

Oinherrik hamargarren urteurreneko festa egingo du ostiralean Ozaetan: Oinherri fest(a)

Oinherrik hamargarren urteurreneko festa egingo du ostiralean Ozaetan: Oinherri fest(a)

Oinherri herri hezitzaileen sareak hamar urte bete dituela ospatzeko, jaia egingo dute ostiral honetan, hilak 30 Ozaetan, Garaiongo Sorginunean. 

Albistea

Hik Hasik diplomak banatu dizkie 0-6 etapako formazioa jaso dutenei

Hik Hasik diplomak banatu dizkie 0-6 etapako formazioa jaso dutenei

Hik Hasiren 0-6 etapako aditu titulua jaso zuten 35 hezitzailek joan den larunbatean. Formazio honen 8. promozioko diploma banaketa ekitaldian izan ziren formazioaren koordinatzaile pedagogiko Kristina Goñi, Xabier Tapia psikologoa eta formazioko irakasleetako bat eta Mikel Agirrezabala Hik Hasiko formazio arduraduna. "Pandemia garaian hasitako formazioari bukaera ematea lortu dugu, eta zailtasunak zailtasun, zuen gogoak eta prestutasunak honaino ekarri gaitu", azaldu zuen Agirrezabalak. "Zorionak guztioi eta jarrai dezazuela heziketa lanean gogotsu eta emankor, Hik Hasi bidelagun izango duzue". Diploma banaketa Joxe Mari Agirretxe Porrotx, Josu Txapartegi Txapas eta Izarne Garmendia Hik Hasi kideek alaitu zuten soinuarekin denak dantzan jarriz eta denak mahai bueltan bazkaltzen bukatuz.

 

Albistea

UEUk 50 urteak ospatu ditu

UEUk 50 urteak ospatu ditu

UEUko kideen eta bidelagun izan diren banako eta erakundetako ordezkarien berotasunean ospatu zuen 50. urteurrena UEUk atzo Bilboko kafea antzokian. Urte hauetan egindako ibilbide oparoa eta emankorra gogorarazteko baliatu zuten ekitaldia, eta aurrera begira dituzten erronken berri emateko ere bai.

Hazi Hezi

Alaine Agirre: “Nire doluari besarkada bat izan da ‘Karena’-ren harrera”

Alaine Agirre: “Nire doluari besarkada bat izan da ‘Karena’-ren harrera”

Lagundutako Ugalketa Teknikak, horren ondorio fisiko eta psikologikoak, abortua, dolua, ama izan nahi eta ezina… tabu asko erauzi ditu ‘Karena’
eleberriarekin Agirrek (Bermeo, 1990). Idaztea bezala, irakurketa mingarria eta askatzailea duen eleberri bat da Irun Hiria jaso zuen hau.

Hik Hasi

Amets Arzallus: "Ohituta gaude, baina euskaldunok mutilatuta bezala bizi gara”

Amets Arzallus: "Ohituta gaude, baina euskaldunok  mutilatuta bezala bizi gara”

Bizitza markatu dioten mugarri ugari ditu Amets Arzallus bertsolariak. Hendaian jaio eta Gipuzkoan familia edukitzeak mugaz bi aldeetan etxeko sentitzea ekarri dio. Seaskan pasatako urteetan xiberotarrekin eta baxenabartarrekin elkartzeak Iparraldeko izatearen sentimendua garatu zion, eta haiekin eta gertu-gertuko irakasleekin hartu zituen bizitzarako makuluak. Egun Sarako ikastolako guraso da eta leiho horretatik begiratzen dio hezkuntzari. Kazetaritza ikasketak eginda, ‘Euskaldunon Egunkarian’ ikasi zuen ofizioa eta ‘Argian’ landu gero. Bazterrean utzi zuen lanbide hori bertso bideak nahikoa denbora eta energia hartzen ziolako. Nafarroako, Iparraldeko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetako txapelen artean gogoangarritzat ditu 2000an Goizuetan jantzi zuena, aitak ere han irabazi zuelako, eta 2009ko Euskal Herrikoa, Maialen Lujanbiorekin buruz burukora iritsi zenekoa. Ibrahima ezagutu eta ‘Miñan’ idaztea ere mugarri izan dira.

Albistea

Eman diogu hasiera 'Lehen Hezkuntza Eraldatzen' formazioari

Eman diogu hasiera 'Lehen Hezkuntza Eraldatzen' formazioari

Aritz Larreta formazioaren arduradun pedagogikoaren sarreraren ondotik, Irene Lopez-Goñi irakaslearen Bizitzarako hezten: oinarrizko konpetentziak hitzaldiarekin eman diogu hasiera Hik Hasiren Lehen Hezkuntza Eraldatzen formazioari, Usurbilgo Udarregi ikastolan. Euskal Herri osoko sare ugaritako irakasle eta hezitzaile gogoetatsuak batu dira formaziora.