Albistea

Plaza batzuk geratzen dira oraindik Hik Hasik, zazpigarrenez, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu duen formazioan

Plaza batzuk geratzen dira oraindik Hik Hasik, zazpigarrenez, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu duen formazioan

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzenduta bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasi-k, zazpigarrenez. Oraingoan aldaketa batekin: bi ikasturteetarako edo lehen ikasturterako soilik egin ahalko da matrikula.

Hauexek dira formazioan landuko diren oinarri nagusiak:

  1. ikasturtea - 2019/2020 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira.
  2. ikasturtea - 2020/2021 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD...

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza.

PREZIOAK:

Aukera dago matrikula bi ikasturteetarako egiteko edo lehen ikasturterako soilik egiteko.

  • 2 Ikasturteak: 2.500 euro (matrikula 460 euro eta 85 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)
  • 1. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

EGITARAU OSOA

IZENA EMATEKO

Hazi Hezi

ESKOLATU GABEKO HAURRAK. "Eskolan partez etxean"

ESKOLATU GABEKO HAURRAK. "Eskolan partez etxean"

Ez da ohikoa, baina badaude eskolatu gabeko haurrak eta gazteak. Adina iritsi eta eskolara joan ez direnak, etxean geratu direnak gurasoekin, eta haiekin hazi eta hezi direnak, haiekin ikasi dutenak. Guraso horietako batzuekin bildu da HAZI HEZI, euren esperientziatik eta bizipenetatik abiatuta, seme-alaba horien ibilbidea ezagutzeko.

Albistea

Pedagogia berdearen gaineko formazioa egingo da Madrilen, Heike Freirek zuzenduta

Pedagogia berdearen gaineko formazioa egingo da Madrilen, Heike Freirek zuzenduta

Heziketa berdearen gainean ikasturte osoko formazioa emango du Heike Freire pedagogia berdean adituak, Madrilen. 2019ko urrian hasiko da formazioa eta hilabetero modulo bat egingo da, 2020ko ekainera bitartean. Besteak beste, ondoko edukiak landuko dira: gizakiaren harremana lurrarekin; naturak jokatzen duen papera haurraren hazieran; jolas librea naturan; aire librean eta modu autonomoan jardutearen garrantzia; natura nola erabili ikaskuntza bitarteko gisara; natura eta erresilientzia edota natur inguruneetan nola lagun egin haurrei. Izen ematea irekita dago.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Hik Hasi

Oihane Fernandez: “Aldagai psikologikoak indartuz hobetuko ditugu eskola-errendimendua eta eskola-inplikazioa”

Oihane Fernandez: “Aldagai psikologikoak indartuz hobetuko ditugu eskola-errendimendua eta eskola-inplikazioa”

Nerabeen eta gazteen eskola-errendimenduan eta eskola-inplikazioan zer faktorek eragiten duten aztertu du Oihane Fernandez Lasartek, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikor ikerketa taldeko ikertzaileak. Ikaslearen babes soziala, adimen emozionala eta autokontzeptua arrakasta akademikoarekin lotuta daudela baieztatu dute emaitzek. Horregatik, garrantzitsua iruditu zaio hiru kontzeptu horietan atentzioa jartzea eta horiek indartzeari begira lan egitea eskola-komunitatea osatzen duten eragile guztiok. Ikerketak argi erakutsi du, halaber, alde nabarmena dagoela mutilen eta nesken artean, adimen emozionalari, autokontzeptuari eta eskola-egoerari dagokienez. Mutilek emaitza hobeak azaldu dituzte aldagai psikologikoetan, eta neskek, berriz, eskola-errendimenduan. Ikerketak emandakoaz luze eta zabal hitz egin du Fernandez Lasartek hik hasirako.

Albistea

"Heziketa librea herri menderatuan" izenburupean hitzaldia emango du Ane Ablanedok Zarautzen

"Heziketa librea herri menderatuan" izenburupean hitzaldia emango du Ane Ablanedok Zarautzen

Herri menderatuetan haurrak modu librean nola hezi aztertzeko mintzaldia eskainiko du Ane Ablanedo pedagogoak ekainaren 4an, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan.

Albistea

35 ikastaro eskainiko dira Hik Hasi-ren Udako Topaketetan; izen-ematea irekita dago

35 ikastaro eskainiko dira Hik Hasi-ren Udako Topaketetan; izen-ematea irekita dago

Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak hogeigarren urtez Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropo­logia fakultarearekin elkarlanean. Aurtengoan 35 ikastaroren artean aukeratu ahalko da. Horietatik 34 uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo dira Donostiako EHUn, 9:00-14:00 artean; ikastaro bat, berriz, —Budapesteko Pikler Lockzy-koena— uztailaren 1ean eta 2an egingo da goiz eta arratsaldez.

IKASTAROAK IKUSI ETA IZENA EMAN