Agorregiko Burdingintza eta Errotagintza Konplexua

 
 

 

Agorregiko burdingintza eta errotagintza konplexua, izen bereko ­burdinolak eta Agorregi Goikoa, Agorregi Bekoa, Argin berri eta Elordi errotek osatzen dute. Egungo burdinola, gisa horretako ­instalazio baten errepikapen zehatza da eta bere funtzionamenduan hainbat makina abiarazteko energia hidraulikoa erabiltzen da. Eraikuntza XVIII. mendearen erdialdekoa da eta Francisco Ibero ­arkitekto gipuzkoarrak diseinatu zuen. Antzinagoko burniola baten gainean eraikita dago, XV. mendean dokumentatua. 
Errotetara eginiko bisitaldian, hainbat ehoketa teknika ikus ­daitezke, erroten azpiegitura eta energia hidraulikoaren beste aplikazio batzuk, argindarraren sorkuntza kasu.

 

ZABALTZEN DA:
• Aste Santuko 5 egunetan.
• Martxotik ekainera: igande eta jaiegunetan.
• Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan.
• Abuztua: ostegunetik igandera arte (10ean jai).
• Urriak 1- abenduak 8: igande eta jaiegunetan.

Abenduaren 9tik otsailaren 28ra itxita. 

 

OHARRA: irekiera 11:00etatik 13:00etara da. Bisita gidatua 11:30ean izaten da, eta aurrera doan heinean funtzionamenduan jartzen dira bai errotak eta baita burdinola ere.