Alluitz Natura. Izan zaitez artzain egun batez

 
 

Talde handiak 3 azpitaldetan banatzen dituzte, horrela umeen, naturaren eta animalien arteko elkarrekintza sustatzeko. Izan ere, bertako ekoizpenak ondoko hiru ardatzen inguruan du oinarria:

1. 200 ardi latxaren artean izan zaitez Artzain egun batez: ekintza horrek artzain baten eguneroko bizitzan sartzeko aukera ematen du: ardiak jeistea, artaldea zaintzea, bildotsei titia ematea, Border-Colli-arekin ardiak landan zehar mugitzea...

2. Bertoko artilea: eskumuturreko edota zintzilikari ederrak egiteko tailerra.

3. Gatzatu ekoizpena: tailer horretan goizean bertan jeitsitako eta pasteurizatutako esnearekin gatzatu goxo-goxoak egiten dira eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

 

Eguna girotzeko goiz erdian talo tailerra egiten dute.

Nahi izanez gero, aukera dago tailerretako batzuk ondoko hauen ordez aldatzeko: xaboi tailerra, kandela tailerra, paper saskigintza, plastilina ekologikoa, areazko eskulturak, ortu bertikalak, baserriko animaliak...

Aukera dago egun osoa edo tailer batzuk inglesez egiteko.