Beintzako Aterpetxea. ORBELA

 
 

 

Nafarroako Mendialdearen bihotzean, Bidasoko eskualdean, Orbela enpresak “Beintza, Natura eta Abentura” ekintzen egitaraua eskaintzen dizue:
     • Taldearen mailara egokituta eskolako gaiak osatu eta aberastu.
     • Natura ezagutu inguru zoragarrian eta kultur biziaren aztarnak ikasi.
     • Kirol eta joko ekintzen nahasketa erakargarria.
     • Ekintza seguruak, lasaiak eta burutzeko errazak.
     • Dibertituz ikasten jarduteko era aberasgarria.
     • Euskaraz bizitzeko, euskara bizi den herrian: Beintza-Labaien.

Tailerrak
• Taloak. (Adina 6 urte plus)
• Herri Kirolak. (Adina 4 urte)
• Beintza Ginkana. (Adina 6 urte)

Ibilaldiak-bisitak

• Leurtzako Urtegiak eta basoa. (Adina 8 urte)
• Lezealde Txiki kobazuloa. (Adina 5 urte)
• Lezealde kobazuloa. (Adina 12 urte plus)
• Zuhaitzak eta ipuinak. (Adina 4 urte)
• Uraren bidea. (Adina 10 urte plus)
• Baserria: Munduko oiloak. (Adina 4 urte)
• Ibilaldiak zaldiz. (Adina 8 urte plus)
• Zubieta eta Amaiurko errotak. (Adina 4 urte plus)

"EUSKARAZ BLAI" euskarazko udalekuak (6 egun, 5 gau) uztaila eta abuztuan.

Gure egitarauak mendi gidari eta begirale profesionalek prestatu eta burutzen dituzte. Etxeko sukaldaritza: menua eta dieta bereziak.

Aterpetxearen harrera: 44 plaza 
(16, 10, 10, 4 eta 4 plazako logelak)