Gipuzkoako Urtxintxa Eskola

 
 

 

Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan heziketa aktiboa, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da. 

HAINBAT LAN ESPARRU:

- HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA. Aisialdia, hartzen duen eremuagatik eta metodologiagatik, hizkuntzaren erabileran eragiteko bide paregabea da. Horregatik, euskararen erabileran eragitea bilatzen dugu, hizkuntza ohitura berriak sortzeko helburuz eta horiei kalitatezko heziketa eredua eskainiz.

- AISIALDIA. Jolasa gizakiarengan plazera sorrarazteko bitarteko ezinhobea da. Jolas harremanetan oinarriturik, jolasa eta talde dinamika etengabeko ikaskuntzarako lanabesa da Urtxintxan.

INTERESEKO EGITASMOAK:

• HEZIKETA AKTIBOA: Heziketa esperientzia bizi baten emaitza da, ez prozesu hutsa. Horregatik, gure metodologien protagonista nagusia hartzailea da.
    a. HEZHIZ gazteekin hizkuntza hautuaz hausnartzen.
    b. PIRATA EGONALDIAK Piraten etxean.
    c. TXANTXARIAK, zuzeneko jolas saio dinamizatua.
    d. JOLAS TRADIZIONALAK gaur egungo gizartean.
    e. JOLAS KOOPERATIBOAK gizarte indibidualistan.

• FORMAZIOA: Heziketa da gure ekinbide garrantzitsuena. 
Hezitzaileen formazioaren kalitatea bermatzen dugu, hauek 
kalitatezko herritarren ibilbidearen gidari izateko.
    f. Euskararen erabilerarako MOTIBAZIO ESTRATEGIen ikastaroa.
    g. Aisialdiko BEGIRALE ETA ZUZENDARI Ikastaroa.
    h. JOLAS DINAMIZAZIOen inguruko ikastaroa.

• AHOLKULARITZA: Gure esperientzia zure esku jartzen dugu.
    i. Egitasmoen kudeaketa eta aholkularitza, ikerketak, hitzaldiak eta jardunaldiak…

Behar eta nahietara egokitzen ditugu gure egitasmoak.