Igartza Monumentu Multzoa

 
 

 

Igartzako Monumentu Multzoko eraikinak eta ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei. 
- Ondare materiala: gurutzea, zubia, dolarea, jauregia, presa, ermita, errota, burdinola. 
- Ondare inmateriala: Done Jakue bidea, mitologia, egurraren kultura, ura, ogibide zaharrak, euskara.

 

Helburua: nagusia, Igartzako Monumentu Multzoa ezagutzea. Bigarrena, ikasleak jolasaren bidez, esperientzia aktibo eta parte-hartzailea bizitzea, Igartzak biltzen dituen ondareez jabetzeko eta norbera bizipen eta emozio berriez aberasteko. Honetarako metodologia didaktiko berritzaileez baliatuko gara. Ondo pasatzea; ondarea baloratzea; euskaraz jardutea eta jolastea; taldean eta errespetuz aritzea; norberaren ekarpenak sortzen eta ematen ahalegintzea; gure herriko ondareekiko eta historiarekiko jakin-mina piztea; eta ondarea baloratzea dira gure bisitaren helburu nagusiak. 

 

 •Lehen Hezkuntza. 
Bisitaren osagarri hainbat tailer egiteko aukera eskaintzen da: talo tailerra, mitologia, …
Igartzako karpeta entregatzen zaio ikasle bakoitzari bisitaren amaieran. Bertan sartuta, errepasorako
jarduerak eta denbora-pasak, Igartzako informazioa eta agenda eramaten ditu. 

 

 •Bigarren Hezkuntza. 
Erdi Aroari edo Industrializazioari buruzko ezagupenak gogoratzea eta berriak jasotzea; ezagupen horiek Igartzarekin lotzea; talde lanean, ezagupen horiek erabiliz jolasaren geldiuneetako frogak gainditzea; tailerreko jarraibideak kontuan hartzea eta norberaren sormena garatzea.