Izturitze eta Otsozelaiko Harpeak

 
 

 

Izturitze, Otsozelaia eta Erberuako harpeak Gaztelu ­muinoan aurkitzen dira. Garrantzi handiko lekua da; izan ere, okupazioak Historiaurretik gure garairaino luzatu baitira.

Izturitze 80.000 urtez gizakien bizileku izan da Historiaurreko hainbat arotan. Bizitoki eta Paleolito garaiko populazioaren elkargune garrantzitsua izan zen. Ondorioz, bertan Pirinioetako estratigrafi garrantzitsuenetakoa aurkitzen da.

Otsozelaia, 15 metro beherago, naturaren maisulana da. 110 milioi urte dituen denboraren katedrala, lurpeko mundu harrigarria, gune magikoz horniturik erakusten den harpea. Historiaurreko gizakiek bere artea harpeko txoko guztietan zehar barreiatu zuten, zaldia delarik berezko estiloz animaliarik irudikatuena.

 

Beste Zerbitzuak:

-Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez gidatutako bisitak.

-Eskola zein helduen taldeen harrera (euskaraz eta gaztelaniaz). 

-Historiaurrearen aurkezpena adin bakoitzera egokitutako ekintza eta testuinguru pedagogikoan.

-Kuaternarioko fauna eta dokumentazio pedagogikoa eskaintzen duen museo 
txikia.

- Leizeen inguruan oinezko ibilaldiak egiteko aukera.

- Aurretik eskatuta, kirol ekintzak tartekatzen dituen egun bateko programak. 

- Leizeetako harreran Elkarrek argitaratutako Euskal Historiaurrearen Aurkikuntza gida kulturala eskuragarri dago.

 

Egutegia
Martxotik Maiatzera eta Urritik Azarora.
14:00 - 17:00*
Ekainean eta Irailean
10:30 - 11:30 (bi bisita)
14:00 - 17:00*

Uztailean eta Abuztuan
10:00 - 12:00
13:00 - 18:00*

Taldeek erreserba egin behar dute.

*Azken bisita hasten da.